Irulegiko Eskua

Irulegiko Eskua
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
Aurkikuntza lekuaIrulegiko herrixka, Aranguren, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Aurkikuntza data2021eko ekainaren 18a
Aurkezpen data2022ko azaroaren 14a
Aurkitzailea edo asmatzaileaLeire Malkorra
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak127,9 (zabalera) × 143,1 (luzera) × 1,09 (lodiera) mm
Pisua35,9 gramo
Hizkuntzaezezaguna
Idazketa-sistemaipar-ekialdeko iberiar idazketa
Kokapena
LekuaNafarroako Museoa

Irulegiko Eskua brontzezko objektu arkeologikoa da,[1] Nafarroa Garaiko Aranguren udalerrian dagoen Irulegi mendiko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitua,[2] Euskal Herrian. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute hainbat adituk, testuaren lehen hitza sorioneku (edo -ke[3][4]) gisa interpretatu baitute, idazkera baskonikoaz idatzia. Ezohikoa da, ez baita inon ere beste esku grabaturik aurkitu. Eskuaren interpretazioa bi eratan egin da: agian testu apotropaikoa da, etxeko sarreran jarrita zorte ona emateko edo agur egiteko, edo gerra trofeo bat, eskuin esku moztu bat, eta testua ere gerra giroko esker ematea.

Irulegiko Eskuaren «garrantzia eta berezitasuna» direla-eta, Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 4an informatu zuen pieza arkeologikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko prozesua hasia zuela.[5] Halaber, aurkikuntzaren urteurrenean, Gobernuak jakinarazi zuen Irulegiko Eskua Nafarroako Museoan jarriko dutela ikusgai, ziurrenera 2024ko udan.[6]

  1. «Euskaltzaindiaren Arauak - 191.- Araua: Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. (Onomastika).» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  2. (Gaztelaniaz) Aiestaran, Mattin; González, Daniel Ruiz; Sesma, Jesús Sesma; Gazólaz, Jesús García; Alustiza, José Antonio Mujika; Avilés, Eneko Iriarte; Mauleon, Juantxo Agirre. (2021). «Trabajos arqueológicos en el yacimiento de Irulegi (Valle de Aranguren) 2021» Trabajos de arqueología Navarra (33): 103–111. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. (Gaztelaniaz) Aiestaran, M; Gorrochategui, J; Velaza, J. (2023). «La inscripción vascónica de Irulegi (Valle de Aranguren, Navarra)» Palaeohispanica 23: 267-293.  doi:10.36707/palaeohispanica.v23i0.560. ISSN 1578-5386..
  4. (Ingelesez) Aiestaran, M; Velaza, J; Gorrochategui, J. (2024). «A Vasconic inscription on a bronze hand: writing and rituality in the Iron Age Irulegi settlement in the Ebro Valley» Antiquity 98(397): 66-84.  doi:10.15184/aqy.2023.199..
  5. «Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko prozesua hasi du Nafarroako Gobernuak - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-14). «La Mano de Irulegi será expuesta en el Museo de Nafarroa desde el segundo semestre de 2024» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Developed by StudentB